XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
7.9.- BESTE ZENBAIT KONTZEPTUAurreko pasartean azaldutako kontzeptu berriak aztertuko ditugu, Alegiazko Memoria eta Spooling-a alegia.
7.9.1.- ALEGIAZKO MEMORIA (VIRTUAL STORAGE)Konputagailu batean kargaturik dauden programek dagoen memoria nagusiaren edukina baino gehiago hartzen dutenean Alegiazko Memoriaren bidez lan egiten da.
Horretarako programak memoria nagusian egon beharrean, bitarteko memoria berezi batean kokatzen dira (diskoan), programa hauen informazioa behar ahala memoria nagusira barneratuko delarik.
Alegiazko memoria dagoenean Sistema Eragileak kudeatzen du ondoan adieraziko den funtzionamendua jarraituz.
Bitarteko memorian dagoen informazioa luzera finkoko zatitan banatzen da zati bakoitzari
Memoria nagusia ere orrien luzera duten zatitan banatzen da, memoria nagusiko zati bakoitzari
Orrien luzera hauta daiteke baina jeneralean K bat eta 8 R arteko luzera erabiltzen da.
Behar diren neurrian bitarteko memorian dauden orriak memoriako blokeetan kokatzen dira (ORRI-BARNERAKETA).
Memoria nagusia beterik dagoenean eta beste orriren bat barneratu behar denean bloke batean dagoen orri bat kanporatu behar da, bitarteko memorian gordez (ORRI-KANPORAKETA).
Funtzionamendua aztertzeko 7.11 irudian dagoen adibideari jarraituko gatzaizkio, beraz, bitarteko memorian 9 orri badaude, baina memoria nagusian 5 bloke besterik ez dago.
Normalean programa bat baino gehiago egongo badira ere, azalpena errazteko 9 orriek programa bakar bat osatzen dutela suposatuko dugu, funtsean funtzionamendua berdina da eta.
Hasiera batean memoria nagusiko blokeetan lehenengo orriak kokatuko dira eta adibidean urrats hau emanez gero 7.12 irudian dagoen egoera gertatuko da.
Programa egikaritzen hasten da eta pentsa dezagun 2. orriko agindu batek 7. orriko helbide batera jauztea agintzen duela.
Emango diren pausoak ondoko hauek izango dira (ikus 7.13 irudia):
1) Memoria nagusiko zer orri kenduko den erabaki (adibidez 3.a).